
2006ko apirilaren 7an 500 urte betetzen dira Frantzisko Xabierkoa jaio zenetik Xabierko gazteluan (Nafarroa – Espainia); irakasle izan zen Sorbonan, Jesusen Lagundiaren fundatzaile Ignazio Loiolakoaren gidaritzapean, misiolari Ekialdeko Indietan eta Japonian, eta figura unibertsala, laguntza eta ulermenezko lotura sendoak ezarri baitzituen Ekialdearen eta Mendebaldearen artean.
Nafarroako Gobernuak, Jesusen Lagundiaren Xabierko Santutegiak, Iruñeko Artzapezpikutzak eta Xabierko Udalak programa oparoa bultzatzen dute, ekitaldi kulturalez eta erlijiosoz nahiz topaketa sozialez hornitua, urtebetean -2005eko abenduaren 3tik 2006ko data bera arte- urteurren hau ospatzeko, beste erakunde eta entitateen eta pertsona guztien interes orokorrari zabalik.